Garaion Naturartea Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiriaren "Zerbitzua Euskaraz" maila eskuratu du, zerbitzua euskaraz eskaintzen dutelaren baieztagarria. Zorionak!
Garaion Elkartea 2009. urtean sortu zen eta Arabako Otazan dute egoitza. Amaia Gabilondo, Eneritz Ibarra eta Uxoa Agirrezabalen eskutik jaio zen kooperatiba txikia eta ordutik hamaika lanetan murgilduta ibili dira, euren izaera ezaugarri nagusiak oso argi dituztelarik:
Sorgingunea, Haztetxea eta Bizipenak izeneko proiektuak eskaintzen dituzte, sormena, hezkuntza eta harreman osasuntsuak sustatzeko eremuak partekatzeko asmoz, euskaratik eta euskaraz.
Oraindik ez al duzu ezagutzen?
Bota begiratu bat www.garaion.eus webgunera eta animatu zaitez Sorgingunera gerturatzera!
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.