Iragan igandean, PPko Nuevas Generaciones gazte erakundearen kide batek Gasteizko taberna batean erasoa jasan zuela salatu dute. Arabako Alderdi Popularrak ohar baten bidez azaldu duenez, gazte batzuk "faxista, pepero eta espainol" oihukatu zioten Guillermo Revilla Arabako Nuevas Generaciones erakundeko afiliatuari, hiriko taberna batean zerbitzari bezala lanean ari zela. "Hasiera batean, entzungorrarena egin zuen, baina haiengana hurbildu zenean, batek muturrekoa eman zion", azaldu du PPk.
"Horrelako erasoak barkaezinak eta justifikaziorik gabekoak dira", azpimarratu du Alderdi Popularrak. "Deitoragarria da oraindik ere horrelako gorrotozko ekintzak gertatzea Euskadin, ideologia politiko bat edo beste izateagatik", gaineratu du.
Gazteak dagoeneko salaketa jarri du Ertzaintzan.