Bai Euskarari “Zerbitzua euskaraz” maila lortu du LAB-ek

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2017ko mai. 22a, 14:40

LABek mailaz igo du eta “Zerbitzua euskaraz” ziurtagiria jaso du, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen eskutik. Kongresualdi honetarako ezarri zuten helburua maila hau eskuratzea izan zen, eta bide horretan egin dute lan azken bost urteetan. Hala, zerbitzu osoa euskaraz eskaini ahal izateko tresnak sortu dituzte, bitartekoak partekatu dituzte lankideekin eta eremu berrietan hausnarketak egin eta irizpide berriak adostu dituzte.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendari Rober Gutierrezek eman dio ziurtagiria LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaideri. Sindikatuko Euskara arduradun Edurne Larrañagak lagundu die agerraldian. Euskara normalizatzeko bidean lan mundua euskalduntzea ezinbestekoa dela nabarmendu dute hiruek, eta Bai Euskarari Ziurtagiria tresna lagungarria dela funtzionamendua euskalduntzeko: auto-diagnosia egiteko aplikazioa, erakundearen hizkuntza egoeraren jarraipena, urratsak emateko akonpainamendu zein aholkularitza...

Etxaidek adierazi du Hizkuntza Politikan LABek adostutako irizpideak betetzeko tresnak sortu dituztela, eta lanean jarraituko dutela sindikatuaren erabateko euskalduntzea lortu arte. Hainbat eskualde edo sektoretan lana euskaraz egiten dutela azaldu du, eta sindikatu osoan lana euskaraz egiteko eskubidea modu sistematizatu zein kohesionatuan bermatu bitarteko urratsak ematen jarraituko dutela berretsi du.

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago