Interneten ere, lehen hitza euskaraz lankidetza-proiektua aurkeztu dute PuntuEUS Fundazioak, CodeSyntaxek, Ikastolen Elkarteak eta Kontseiluak, Interneten lehen hitza euskaraz egitearen garrantziaz ohartarazi eta erabilera areagotzeko.
Kanpainaren bidez interneten ere euskara lehenestearen garrantzia transmititu nahi dute eta nabigazio-hizkuntza konfiguratu eta euskara lehenesteko laguntza eskaini.
Ikus bideoa eta gogoan izan, Interneten ere, lehen hitza euskaraz.
Interneten ere, lehen hitza euskaraz - Ikastolen Elkartea - Vimeo.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.