SolasAlean, Toti Martinez de Lezearekin

Erredakzioa 2017ko mai. 17a, 19:30

Idazle arabarrak Estitxu Ugarte eta Unai Ugarte kazetarien eta publikoaren galderak erantzungo ditu, ostegunean, 19:00etan Oihaneder Euskararen Etxean.

Aukera bazenu, zer galdetuko zenioke Toti Martinez de Lezeari? Bere abestirik gogokoena zein den jakin nahiko zenuke? Bere objektu kuttunak ezagutu? Elkarrekin askaldu? Zatoz  SolasAlean elkarrizketa irekira eta bota zure galdera!

Toti Martinez de Lezea (Vitoria-Gasteiz, 1949) gaztelaniaz zein  euskaraz idazten duen  arabar idazle eta itzultzailea da.  Ingeles,  frantses eta  aleman itzulpengintzako ikasketak egin ostean telebistako gidoilaria eta aktorea izan da, eta  Kukubiltxo antzerki taldearen sortzaileetako bat. Gaur egun  Larrabetzun (Bizkaia) bizi da.

Eleberri historikoa landu du bereziki, eta arlo horretan arrakasta handia lortu du  Euskal Herrian. Haur literatura ere egin izan du.  EITBrentzat haur eta gazteentzako saioetarako gidoiak idatzi ditu bai eta saioak zuzendu ere.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago