Ivan Fernandez eta Elena Loyo arabarrak, 10 kilometroko proban garaile

Erredakzioa 2017ko mai. 15a, 09:13

Elena Loyo arabarra garaile izan zen 10 KM proban

Cristobal Ortigosa malagarra eta Natacha Lopez valentziarra azkarrenak izan ziren atzoko Martin Fiz Maratoian. 

Eguraldia lagun, Martin Fiz maratoiaren 5.000 lasterkari inguruk Gasteizko kaleak zeharkatu zituzten. Proba nagusian, hots, maratoian Cristobal Ortigosa malagarra izan zen garaile, lasterketaren 42 kilometroak  2:28:24 denboran egin baitzituen. Emakumezkoen artean, Natacha Lopez valentziarra izan zen azkarrena (3:13:48). Maratoi Erdian Ricard Pasto (1:10:57)  eta Nerea Gambra (1:27:44) korrikalariek lortu dute garaipena, eta 10 kilometroko lasterketan, berriz, garaipena arabarra izan da; Ivan Fernandez eta Elena Loyo izan dira azkarrenak.

Maiatoiaren sailkapena
1. Cristóbal Ortigosa 2:28:24
2. Héctor Franco 2:35:50
3. José Javier Olea 2:37:57

1. Natacha López 3:13:48
2. Rut Lora 3:24:13
3. Cristina Rozalén 3:25:06

Maratoi Erdiaren sailkapena

1. Ricard Pastó 1:10:57
2. Diego Cebrián 1:11:42
3. Endika Donnay 1:13:47

1. Nerea Gambra 1:27:44
2. Ainhoa Zarandona 1:28:08
3. Pilar Morán 1:29:34

10 KMen sailkapena

1. Iván Fernández 32:25
2. Martín Fiz 35:09
3. Alberto Alba 35:31

1. Elena Loyo 38:43
2. Sian May Robertson 40:03
3. Naroa Sagarina 42:02

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago