AEnkomer-ek, Arabako Merkataritza Federazioak, Arabako komertzioen erakusleihoen lehiaketa antolatu du laugarren urtez. Egitasmo horren helburua da merkataritzaren eta horren sormenaren sustatzea, merkataritza bera erakargarriago bilakatu dadin.
Erakusleihoak lehiaketara aurkezteko epea gaindituta, bozkatzeko epea ireki da. Alor anitzeko saltokiak daude parte-hartzaileen artean: lore-dendak, argazkilaritza saltokiak, liburudendak, estetika zentroak... baina erakusleihoan bik dute giltzarria, Bai Euskarari Ziurtagiria :)
Lehiaketako establezimenduen artean nabarmendu nahiko genuke Bai Euskarari Ziurtagiridunen komunitateko bi parte-hartzaile. Zorte on eta jarraitu euskara egunero zuen erakusleihoetan islatzen!
Guztioi animatzen zaituztegu bozkatzera animatu eta bai euskarari erakuslehioen alde egitera. Hemen bete dezakezue lehiaketaren galdetegia.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.