Laugarren urtez, San Frantzisko aldapan kokatzen den zebrabidea koloreztatu dute berriro, oraingoan maiatzaren 17an ospatuko den LGTBIfobiaren aurkako eguna ospatzeko. Egunotan lanean izan dira Udaleko langileak, Hiesaren aurkako Batzordearen parean kokatzen den errepidean. Izan ere, Sidalava elkarteak 2014an martxan jarri zuen koloretako zebrabidea marrazteko ekimena.