Larriki gaixorik dauden presoak askatzeko eskatu dute milaka lagunek Gasteizen

Erredakzioa 2017ko mai. 7a, 15:19

Jendetsua izan zen Sare mugimenduak larunbaterako deitutako manifestazio nazionala.

Milaka lagun elkartu ziren larunbatean Gasteizen, Sare mugimenduak deituta, gaitz larriak dituzten presoen askatatasuna eskatzeko. Manifestazioa Larriki gaixorik dauden euskal presoak etxera lelotzat hartuta abiatu zen Iparralde gizarte etxetik, 17:30ean. Hiriko erdigunea zeharkatu eta ekitaldia egin zuten Foru plazan. Azken asteotan eragile ugarik egin dute bat manifestazioarekin, eta ugaritu egin dira presoen eskubideen aldeko mezuak. Azkena, Patxi Lazkoz Gasteizko alkate ohiarena (PSE).

"Larriki gaixo dauden presoak berehala askatu behar dira, baina ez hil daitezen, askatasunik gabeko urte horietan galdutako osasuna berreskura dezaten baizik", azpimarratu zuten Xabier Euzkitzek eta Estitxu Garaik, ekitaldian irakurri duten mezuan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago