Marcos Rubio Gonzalezek liburu berria aurkeztuko du astelehenean Lourdes Rellosorekin batera

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2017ko api. 26a, 14:40

Ipurterre pailazoari buruzko testu ilustratuaren aurkezpena egingo du astelehenean 17:00etan Haur Liburutegian, Bai Euskarari Ziurtagiriduna den Thinking of Poems-ek argitaratu duena.

Marcos Rubio Gonzalez amurrioarrak "Ipurterre pailazoaren abenturak" marraztu ditu Lourdes Relloso Laudioko psikologo eta terapeutaren gidoia jarraiki, eta Thinking of Poems-en, bere argitaletxean, kaleratu ditu; Aprender es Sentir bilduman, alegia.

Gauzak horrela, liburuaren aurkezpena egingo du astelehenean 17:00etan Amurrioko Haur Liburutegiaren 25. urteurrenean. Horren ostean, 17:30ean Maider Galarzak ekingo dio liburua kontatzeari 5 eta 10 urte bitarteko umeei.

Guztioi animatzen zaituztegu gerturatu, kontakizunaz gozatu eta arratsalde berezi bat pasatzera! 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago