Vitoria-Gasteiz itzulpen sarien 2017ko deialdia abian da eta parte-hartzaileek ekainaren 9ra arte izango dute epea lanak bidaltzeko. Urtero bezala, Gasteizko Udalak haur eta gazte literaturaren esparruan euskarara egindako itzulpenik onenak sarituko ditu. Horretarako, bi kategoria zehaztu ditu; haur literatura (6-12 urte) eta gazte literatura (13-18 urte). Guztira, 18.000 euro banatuko dituzte sarietan; 9.000 euro kategoria bakoitzeko. Sari ekonomikoaz gain, saritutako itzulpenen sorta bat erosiko da, Gasteizko gizarte etxeetako liburutegietara eta ikastetxeetara banatzeko, irakurtzeko zaletasuna bultzatze aldera.
Iazko edizioaren irabazleak Patxi Zubizarreta eta Koro Navarroren itzulpenak izan ziren.
Informazio gehiago: Vitoria-Gasteiz itzulpen sarien oinarriak