Erakunde publikoen laguntza falta salatu du Arabako Elikagaien Bankuak

Erredakzioa 2017ko api. 5a, 14:51

Laguntzarik gabe orain arteko gastuen plana mantentzea ezinezkoa dela azaldu dute bankuko arduradunek.

Arabako Elikagaien Bankuak Batzar Orokorra egin zuen asteartean, eta bertan bere arduradunek salatu zutenez, "erakunde publikoek ez dute behar beste laguntza eskaintzen". Egoera horren aurrean, orain arteko gastuen plana mantentzea ezinezkoa du Elikagaien Bankuak, eta beraz, "aurtengo aurreikuspenak ez dira oso baikorrak izango", onartu dute arduradunek.

"Erakunde publikoek ez dute konpromisoa hartzen gure aurrekontua betetzeko behar dugun diru kopurua ematera. Hori dela eta, norbanakoen edo erakunde zein enpresa pribatuen laguntza jaso ezean, ezin izango diegu gure gastuei aurre egin", salatu du.

Arazoari konponbidea eman nahian, bere mezua zabaltzeko laguntza eskatu die Elikagaien Bankuak arabarrei, besteak beste, sare sozialen bitartez. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago