Gipuzkoa barrena ibili zen atzo Korrika, tipi-tapa, tipi-tapa!

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2017ko apirilaren 5a

Atzo, apirilak 4, seigarren eguna egin zuen Korrikak, Gipuzkoan eta gau partean Donostia utzi ondoren, Urola Kostarako bidea hartu zuen, Ondarroa hartu eta Bizkaian sartzeko. Geroz eta kilometro gutxiago gelditzen dira lasterketa amaitzeko, baina, Euskara korrikaren erritmoan pausoak ematen jarraitzea da erronka. 

Atzo, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen taldea gehitu zen Andoaineko Korrikara Martin Ugalde Kultur Parkeko langileekin batera. 10:00etan iritsi zen herrira eta Berriako lagunek ekarri zuten lekukoa, parkeko langileek hartu eta kaleetan barrena tipi-tapa, tipi-tapa korrika! egiteko.

Berriako kazetaria den Garikoitz Goikoetxeak eguneko bideokronika bat utzi digu eta Martin Ugaldeko lankideek bizitakoak ere jaso zituen ondorengo bideoetan. 

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago