999 'halabelarri' lortzeko kanpaina abian jarri du Hala Bedik

Erredakzioa 2017ko api. 4a, 12:00
Aurreko larunbatean aurkeztu zuten harpidetza kanpaina berria.

Tortillari buelta ematera goaz lelopean, 666 bazkidetik 999ra jauzia emateko harpidetza kanpaina martxan jarri du Hala Bedik.

Hala Bedi irratiak harpidetza kanpaina jarri du abian, Tortillari buelta ematera goaz lelopean. Helburua 666 bazkidetik 999ra jauzia ematea da. Horren berri emateko larunbatean elkartu ziren egitasmoaren kideak. "Tortillari buelta eman eta Arabako jendarte osoaren babesarekin 999 halabelarri izatera heldu nahi dugu, Hala Bediren proiektu komunikatiboa posible egiteko", azaldu zuten. 

2018. urtean 35 urte beteko ditu Hala Bedik, eta ordurako "inoiz baino indartsuago nahi dugu proiektua, orain arte egindako bidean sakonduz". Hori lortzeko, Arabako jendarte osoari Hala Bediren proiektuaren parte izateko gonbidapena luzatu diote, bakoitzaren ahalmenaren arabera (5€/hileko minimotik abiatuta) edo halabelarri gehiago lortzen lagunduz. Horretarako, modu ezberdinak eskaintzen dituzte: webgunearen bitartez, Hala Bedi Tabernan edo irratian bertan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide