Apirilan sartu berri, geroz eta gehiago gara Bai Euskarari ziurtagiriaren aldeko hautua egiten dugunok, euskaraz lan eta bizitzea erabaki dugunok.
Hilabetero entitate eta establezimendu berriak jartzen dira Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearekin harremanetan euskara euren negozioetan txertatu edo-eta jadanik duten maila hobetzeko asmoz. Elkartetik egoera bakoitza aztertu eta behar dituzten baliabideak eskaintzen zaizkie ezarritako erronkak lortu eta egindakoen fruituak ikusteko.
Bai Euskarari komunitate bat da, euskara balio erantsi moduan, ezaugarri aberasgarri gisa elkarlanean sustatzeko lan egiten duena, entitate ezberdinak euskarazko harreman komertzialak izateko elkartzen dituenak.
Enpresa, entitatea, merkataria, ostalaria bazara... animatu, egin euskararen alde, egin kalitate, balio eta aberastasunaren alde. Jarraitu praktika-egokiak eta segituan ikusiko dituzu emaitzak. Horrela egin dute martxoan Bai Euskarari Ziurtagiria lortu duten ondorengo entitateak; zorionak eta ongi etorri komunitatera!
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.