alea.eus

Itzuliak 116 kilometro egingo ditu Araban

Erredakzioa 2017-04-03 16:46   Kirola  Araba

Asteartean, lasterketa Mendialdeatik igaroko da, eta Arabako Errioxan amaitu. Asteazkenean, aldiz, Gasteiz izango du abiapuntu.

Itzuliak 116 kilometro egingo ditu Araban
Asteazkenean Gasteiztik abiatuko da 57. Euskal Herriko Itzulia. | Ikusi handiago | Argazki originala

Gaur abiatu da 57. Euskal Herriko Itzulia, eta hilaren 8ra bitartean Euskal Herriko txoko ezberdinak zeharkatuko ditu. Araban, esaterako, 116 kilometro egingo ditu, eta Gasteiz ez ezik, Mendialdea eta Arabako Errioxako zenbait herri bisitatuko ditu. Itzuliaren ibilbidea Iruñean hasi eta Eibarren bukatuko da. Guztira, 160 txirrindularik parte hartuko dute, eta 828,06 kilometroko bidea egin beharko dute dauden hemeretzi mendi gainak gaindituz.

Araban bihar (asteartean) sartuko da lasterketa, Kanpezun, hain zuzen ere. Arabako Mendialdeko zenbait herri igaro ondoren, Arabako Errioxara sartuko dira txirrindulariak, azken kilometroak egiteko. Lapuebla de Labarkatik joango dira Eltziegora; bertan amaituko da etapa, Samaniego eta Guardiatik pasa ondoren.

Hurrengo egunean, asteazkenean, Gasteiz izango da etaparen abiapuntua. 13:00etan irtengo da lasterketa Mendizabalatik, baina Andre Maria Zuriaren plazan protokolozko zinta ebakiko dute. Ondoren, Bergarako atetik pasako dira txirrindulariak, eta Eskalmendin hasiko da norgehiagoka. Ondoren, Dura, Mendibil, Arroiabe, Uribarri Ganboa eta Landatik igaroko da aurtengo Itzulia. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa