Bai, iritsi da eguna, badator, hemen da... Korrika!
Beroketak eginda, prest gaude Otxandiotik 20. Korrikaren ekitaldiari hasiera emateko. Egun osoko egitarauaz gozatuko dugu: Korrika Txikia, kale-animazioa, Aurrera Korrika ikuskizuna eta Gozategi taldea, besteak beste.
16:40an izango da ekitaldi nagusia, Zuriñe Iñarrituk eta Koikili Lertxundik aurkeztuta. Mikel Urdangarin abeslariak eta Urko Mitxelena (KUKAI) dantzariak parte hartuko dute, baita Iñaki Urkijok ere, AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideak. eta, 17:00etan, mezua lekuko barruan sartu eta egingo ditugu euskararen aldeko lasterketak lehen pausoak, Joseba Kanpo KORRIKAren sortzaile otxandiarra zenaren omenezko kilometroan.
Arratsaldeko laurak aldera, zuzeneko emisioa www.korrika.eus webgunean ikusi ahal izango duzue.
Goazen korrika!
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.