Araban euskararen ezaguerak gorakada handia izan du azken hiru hamarkadetan, aldiz euskararen erabilera motz gelditu da. Ezaguera eta erabilera oso desberdinak dira adin taldeka eta zonaldeka.
Euskara jakinda ere, gazteek zein egoeretan erabiltzen dute eta zeinetan ez? Zerk eramaten gaitu euskara erabiltzera? Binakako interakzioetan zein da dinamika? Eta taldekako interakzioetan? Zergatik? Zein da motibazioa? eta zein da ezagutza maila? eta zein testuinguruan hitz egiten dugu euskeraz eta zeinetan ez?...
Galdera horiek mahai gainean jarri dituzte Eusko ikaskuntzak entolatutako jardunaldietan.
EGITARAUA
9:00–09:15 Irekiera ekitaldia
9:15-9:45 “Euskararen erabilpenari buruzko datuen aurkezpena: diagnostiko laburra”
A. Etxenike (Aztiker)
9:45 – 10:15 "Bizidunen eta Gizakien talde portaera: Sistema Dinamikoa”
E. Zuazua (DeustoTech-Bilbao & Universidad Autónoma de Madrid)
10:15-10:35 Atsedenaldia
10:45 – 13:00 Tailerra eta sintesia
Euskara jakinda ere, gazteek zein egoeratan erabiltzen dute eta zeinetan ez? Zerk eramaten gaitu euskara erabiltzera? Zergatik? Zergatik eta noiz erabiltzen da edo ez da euskara? Nola eragin genezake? Lehentasunak eta zailtasunak?
Ideiak jaso. Sistema-ren Mapa Dinamikoa marraztu.
13:00–13:45 Aurrera begira
Jorratu daitezken bi ardatz aukeratu. Ondorengo pausoak zehaztu.
13:45–14:00 Itxiera: ondorio nagusien aurkezpena
Foroan parte hartzeko interesa baduzu, harremanetan jarri zaitezke komunikazioa@eusko-ikaskuntza.eus helbidean edo 943-310 855 telefonoan.