Larri gaixo dauden egoeraren berri eman zuen astelehean Sare plataformak Arabako Batzar Nagusietan, Joseba Azkarraga eleduna eta Luis Galdos medikuaren bitartez. Oier Gomez preso gasteiztarraren egoera salatzeko azken egunetan egindako agerraldien artean antolatu zuten; Ewingen sarkoma diagnostikatu diote, eta metastasia du buruan eta pelbisean. Jose Ramon Lopez de Abetxuko preso gasteiztarraren egoera ere nabarmendu zuten; 66 urte ditu presoak, 26 urte daramatza kartzelan eta, besteak beste, bradikardia sintomatikoa eta fibrilazio aurikularra ditu.
Gasteizko Udalean talde guztiek defendatu zuten gaixotasun egoeragatik presoak aske uztea. Batzar Nagusietan, aldiz, kontra egin zuen PPk. Ana Morales PPko batzarkideak aipatu zuen ez dagoela preso politikorik, "ez Espainian, ezta Europan ere", eta Sare "ETAren interesen bozeramailea" dela esan zuen.
Eztabaidaren bideoa ikusi hemen.