LOMCE, Heziberri, EU2020. Sistemari aurre egin! goiburu, egungo hezkuntza sistemaren kontra eta hezkuntza eredu propio baten alde, milaka ikasle atera dira kalera Euskal Herrian. Ikasle Abertzaleakek deitutako grebarekin bat egin dute Gasteizen, goizean goizetik izan diren mobilizazioetan, eta Laudion ere ehun bat ikasle elkartu dira.
Ikastetxeetatik eta Gasteizko Kanpuseko zutabeek 12.00etan bat egin dute goizeko manifestazio nagusian, 5.000 ikasle ingururekin; Ertzaintzak eten egin du manifestazioa eta ikasleek eserialdi batekin erantzun dute. Etenaldia igarota, Andre Maria Zuriaren plazan elkartu dira ikasle guztiak. Arratsalderako, 18:00etarako, prentsaurrekoa deitu dute erdiguneko plazan.
Bideoa: Hala Bedi