Zornotzako ikastolak 50 urte

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2017ko mar. 22a, 16:38

Andramari Zornotzako Ikastolak, Bai Euskarari ziurtagiridunak, 50 urte bete ditu. 1960 hamarkadaren erdialdean sortu zen Andramari eta 1972az geroztik gurasoen kooperatiba bezala jarduten dute. Hasieratik, gertutasunaren babesa eta ikasle bakoitzarenganako konfiantza izan dute oinarri, bihar-etziko zornotzarrak euskaldun osoak, bikain prestatuak, kritikoak eta euren buruarekin zein inguruarekin arduratsuak izan daitezen.

Euskarazko hezkuntza, harremana eta garapena eskaintzen dute ikastolan eta horrela erakusten dute Bai Euskarari Ziurtagiriaren `Zerbitzua eta lana euskaraz´ mailaren bidez.

50 urte ez dira egunero betetzen eta, hori dela eta, ekintzaz beteriko egitaraua aurkeztu dute, martxoaren 27an hasi eta apirilaren 1ean bukatzen dena.

Animatuko zara?

  • Martxoak 27 astelehena: 17:30ean Gernikako Arbolaren kimuaren landaketa ikastolako patioan. Gero, «Gure historia, kafe baten inguruan» ikastolan historiaren parte izan diren pertsonaien arteko kafea eta solasaldia denontzat. Ikastolako LIBURUTEGIAN (18:00-20:00)

  • Martxoak 28: «Adimen emozionala nola landu gure seme-alabekin» hitzaldia Ainize Sarrionandiaren eskutik. Zelaietako areto nagusian (19:00-20:30).

  • Martxoak 29: «Arrasti pasa frontoian» esku-pilota eta musika. Zelaieta Frontoian (18:30-20:30)

  • Martxoak 30: «50 urte kantu kale» herritik abesten triki eta txistuekin batera (19:00)

  • Martxoak 31: «Ikasleen eguna» ikasleentzako jaialdia. Jailadia txikienekin hasiko da 10:00tan beraientzako jarriko ditugun puzgarriekin disfrutatu ahal izango dutelarik. Gainontzekoentzako 14:30ean hasiko da, eta 16:30etik aurrera gurasoek ere parte hartu ahal izango dute.

  • Apirilak 1: 12:00etatik aurrera

«Herriko plaza girotzen» herri kirolekin

«Herria girotzen» musikari, joaldun eta erraldoiekin.

«Heldu gara» pregoia eta txupinazoa Udaletxeko balkoian.

Ikastolako urteurren-bazkaria.

 


Informazio gehiago: www.zornotzaikastola.eus 

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago