Oier Gomezen aita jaso du Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak

Erredakzioa 2017ko mar. 21a, 13:42

Arabako diputatu nagusia, Oier Gomezen aitarekin eta Sareko kide batekin. AFA

Arabako diputatu nagusiarekin bildu dira gaur Sare ekimeneko kide bat eta Oier Gomez presoaren aita. Gasteizko presoaren eta beste preso gaixoen kasuak azaldu dizkiote.

Oier Gomez euskal presoaren egoeraren inguruan familiaren eta herritarren ezinegona helarazi diote Ramiro Gonzalez diputatu nagusiari Gomez beraren aitak eta Sareko eledun batek, eta era berean larriki gaixorik dauden  euskal presoen zigorrak eten behar direla azaldu diote.

Gasteizko presoak Ewing motako sarkomak ditu bizkarrezurrean, buruan eta aldakan. Meaux-Chauconin-Neufmontiers espetxean dago Gomez, Parisetik gertu. 

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago