Gasteizko Udalak merkataritza eta ostalaritzarako ematen diren laguntzetan euskararen erabilera hartuko du kontuan

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2017ko mar. 20a, 12:55

Gasteizko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2017an merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu pertsonaletako enpresa txikiak ezarri eta berritzeko laguntza ekonomikoak emateko deialdiak onetsi ditu. 

Berritasun gisa, eskabideak balioesteko hiru irizpide berri hartuko dira kontuan: B mailako edo goragoko energia-ziurtagiria, irisgarritasun hobekuntza integralak egitea, eta Bai Euskarari ziurtagiria egiaztatzea.

“Ekiteko bokazioa duen tokiko ostalaritza eta merkataritzari laguntzen diegu, etengabe hobetzeko eta dauden ingurua dinamizatzeko gogoa duen sektorea. Gainera, aurten aurrera egingo dugu Gasteiz bezalako hiri batentzat funtsezkoak diren alderditan: merkataritza-jardueraren iraunkortasuna, establezimenduak dibertsitate funtzionalera egokitzea, eta euskararen erabilera sustatzea. Sektoreak nahitaez zerbitzu modernoagoa eta kalitate handiagokoa eman behar du etorkizunik izatekotan, eta horixe da laguntza ekonomiko hauen helburua”, adierazi du Gorka Urtaran alkateak.

Laguntza horietarako 250.000 euro jarri da —kopurua handitzeko aukerarekin—.

Xehetasun gehiagorako: Vitoria-Gasteiz

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago