Horrela dio Thinking of Poems Editions-ek, Bai Euskarari Ziurtagiridunen komunitatera iritsi berri den argitaletxea. Amurrioko lagunek `Euskararen Bidean´ maila eskuratu dute euren lanetan euskara txertatzeagatik.
Proiektuak haurren irudimena bultzatu nahi du eta hura galdu duten helduei loratzen lagundu. Liburu irudidunen bidez irudimena eta emozioekin hausnarketa eta irribarreak piztu nahi dituzte.
Seme-alabekin eta zure buruarekin duzun harremana hobetu nahi baduzu, ikus Thinking of Poems-ek eskaintzen dizkigun liburu sorta.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.