Martxuka Elkarteak bere 11. merkatua egingo du

Poliki poliki, Bai Euskarari Ziurtagiriduna den Martxukaren merkatua Euskal Herriko artisau sormenaren topagune garrantzitu bilakatu da. 

Datorren Martxuka Merkatua martxoaren 12an izango da, goizeko 10:00etan hasita, Urruña Herriko Etxe eta Elizaren parean dauden bi plazetan. Bertan, esku-lan ainitz izango dira salgai: bitxiak, jantziak, opariak, zeramika, eskultura eta Euskal Herrian eskuz egindako beste hainbat sormen. 

Inaki Villanueva Irunako artista ere egongo da egun guztian zehar eskultura eder bat egiteko. Horrekin batera, aurrekoetan bezala, animazio ugari izango dituzue:
 
Bi tailer esku-lanak egiteko: 
11:00etan: zorro baten apainketa 4 urtetik gora. 10 euro 
14:30etan: cupcake apainketa 4 urtetik gora. 10 euro

Gainera, lehen aldiz, aromaterapia eta fisioterapia tailer bat egongo da, Sandrine Goni eta Corinne Poissonek gidaturikoa. Arratsaldeko 15:00etan gibela nola zaintzen ikasiko duzue. Tailerraren salneurria 20 eurokoa da.

Azkenik, Sandrine Goni et Jérôme Higos- ek masajeak eskainiko dizkizue.

Edariak eta janaria ez dira faltako.... ez ahaztu lagunak gonbidatzea!
 


Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago