Euskara eta Internet. Zeintzuk dira datuak?

 

Bigarren urtez jarraian Euskarak Interneten duten presentzia aztertu du PuntuEUS Behatokiak. Baita, Internetek Euskal Herrian duen presentzia ere, modu kuantitatibo zein kualitatiboan, horretarako hiru alor neurtuz: .EUS domeinuaren egoera, Internet Euskal Herrian eta Euskararen egoera Interneten. 

PuntuEUS Behatokia PuntuEus Fundazioaren ekimena da eta emaitzak http://behatokia.domeinuak.eus  webgunean daude ikusgai lau hizkuntzatan. 

Bai Euskarari Ziurtagiriduna da PuntuEus fundazioa eta, zalantzarik gabe, ekarpen handia egiten dio euskaraz lan egin eta bizi nahi duen horri. Izan ere, bere helburua da euskarak Interneten duen presentzia indartzeko behar diren estrategia eta politikak definitzeko garaian beharrezko tresnak euskal gizarte osoari eskaintzea.

Internet eta euskararen egoera Euskal Herrian zein den jakin nahi baduzu, ikus garaturiko ikerketa, oso interesgarria! 

 

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago