Herri txikiak lotzeko autobus zerbitzu berria abiatuko du Aldundiak

Herri txikietan autobus zerbitzu berria jarriko dute.

Herri txikiak eskualdeko hiriburuekin lotzeko garraio zerbitzu berria abiatuko du Aldundiak aurten; "herririk txikienetan bizi direnek oinarrizko zerbitzuak errazago jaso ahal izatea da helburua".

Zerbitzu berriak landa eremuko taxiek egiten duten garraio zerbitzua ordezkatuko du. Egun, eskariaren arabera eramaten dituzte landa eremuko taxiek herri txikietan bizi direnak gertuen duten autobus geltokira. Dena den, taxia erabili nahi dutenek bezperan abisatu behar dute, beranduenik ere 18:00etan, eta ezin dute zerbitzu hori erabili ez larunbat arratsaldeetan ez igandeetan, ez eta jaiegunetan ere. 

Gabeziak konpondu eta zerbitzua hobetzeko asmoarekin lanean ari da Arabako Aldundia. "Eskualde garraioaren zerbitzu berria abian jartzeari esker, nabarmen hobetuko dira prestazioak, eta eskualdeko hiriburuetara hurbilduko ditu erabiltzaileak, errazago izan dezaten autobus linea erregularrak erabiltzea, baita oinarrizko zerbitzuak jasotzea ere (hezkuntza, osasuna, saltegiak, finantza erakundeak, erakunde publikoak eta abar), zehaztutako ibilbide eta ordutegien bitartez".

Talde tekniko bat hasi da dagoeneko kontratuen agiriak idazten 2017an lehiaketara ateratzeko, Bartzelonako Hiri Ekologiaren Ikasgelak proposatutako eredu batetik abiatuta. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide