Burutu, ongi etorri Bai Euskarari Ziurtagiridunen komunitatera!

Burutu komunikazio eta publizitate agentziak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du. Zorionak eta ongi etorri Bai Euskarari komunitatera!

"Bidean maila" lortu du Bilbon kokaturik dagoen ziurtagiridun berriak euren zerbitzuetan elebitasuna lehenetsi eta lana euskaraz garatzeagatik.

Burutun sormena lantzen dute ideia original eta bereizgarriak topatu, eraginkortasuna lortu zein emaitzak bermatzeko. Markaren estrategia osotasunean lantzen dute komunikazioa modu koordinatu batean bideratzeko eta zehazturiko helburuak betetzeko.

Komunikazio eta marketinean euskarari garrantzi berezia ematen diote; agentziaren erronketako bat da euskarazko publizitatea sustatzea, sortzen eta zabaltzen dituzten euskarriak elebitan garatzearekin batera. Aitortu digutenez, euskararen egoera sektorean askoz hobea da lehen baino eta, orokorrean, bezeroek euskarazko komunikazioa bideratzeko interes handiagoa erakusten dute. Burutuk, Bai Euskarari Komunitatean sartu berri, ilusio handiz jarraituko du euskararen bidean pausoak ematen.

Zorionak!

 

 

 

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago