Tania Calvo gasteiztarrak gidatutako taldeak Munduko Kopa lehen postuan bukatzea lortu du Txina eta Italiako taldeen aurretik.
Txapelketako lehen frogatan (Glasgow eta Apeldoorn) Tania Calvo eta Helena Casasek osatzen duten bikoteak eskuratutako garaipenei esker, eta pasa den astean Calin lortutako hirugarren postuak emandako puntuei esker, nahikoa izan dute Gudane Araiz eta Ainara Elbustok lortutako hamabigarren postua, sailkapen orokorrean lehen postua eskuratzeko.