EGA Master, `30 hizkuntzetan lan egiten duen enpresa euskalduna´

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2017ko ots. 24a, 10:42

`30 hizkuntzetan lan egiten duen enpresa euskalduna´ da EGA Master, horrela azaldu zuen Iñaki Garmendia Urkizuk, enpresako zuzendariak, atzo Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikuluan. 

Orain dela, bi urte, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartetik berarekin hitz egiteko aukera izan genuen eta, orduan, argi utzi zuen EGA Masteren estrategiaren ildo lehiakorretako bat hizkuntzen aniztasuna zela, euskarak paper oso garrantzitsua hartzen zuelarik.

Bi urte igaro dira Bai Euskarari Ziurtagiridunarekin izandako elkarrizketa horretatik eta Garmendiak harrotasunez defendatzen jarraitzen du hizkuntzek eskaintzen duten balioa enpresa baten lehiakortasunaren bidean.

Merkatuan, `jendeak bereziki eskertzen du harremanak bere hizkuntzan egin ahal izatea´; argi dago mundu mailako salerosketak egiten dituen enpresa batek 30 hizkuntza barneratzen dituenean bereizgarritasun eta lehiakortasuna lortzen duela.

Iñaki Garmendiak behin eta berriz azpimarratu du harreman komertzialak hizkuntza ezberdinetan garatzeko gaitasunaren garrantzia, zein eta lanerako kontzeptu teknikoak itzultzeko beharra. Mundu mailan lan egiteko, egoera ezberdinetara eta eragile ezberdinekin negozioak egiteko hiztegiak behar ditugu, bezeroa etxean bezala sentiarazi dezagun.

Etxean bezala, 30 hizkuntza horien artean euskara ere sustatzea lehenesten dute EGA Master-en. Izan ere, Gasteizko enpresaren lantegietan pertsona euskaldunak daude egunero lanean, harremanak izaten, materialak partekatzen eta hiztegi teknikoa erabiltzen.

Mundu maila begira daude, baina etxe barruan etxean sentitzeko euskara behar dute. Euskara mundu mailako leihakortasunaren ardatz bezala.

Atzo Berrian argitaraturiko iritzi artikulua irakurtzera animatzen zaituztegu, Iñaki Garmendia Urkizuren hitzek hizkuntzaren ikuspegi oso aberasgarria eskaini dizkigutelako, eredugarria.

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago