Iritsi da euskarazko blog onenak aukeratzeko epea

Erredakzioa 2017ko ots. 21a, 09:39

Euskarazko blogen izenak emateko epea bukatu ondoren, Azkue Fundazioak gidatutako lehiaketa bigarren fasean sartu da eta 129 hautagaien artean gustokoenak aukeratzeko txanda heldu da.

Urtarrilaz geroztik euskal blogintzaren inguruan antolatutako lehiaketaren bidez, herritarrek beraien blog gustokoenak izendatzeko aukera izan dute. Epe hori agortuta, hautagaien artean boto emateko garaia iritsi da.

Guztira 129 blog daude lehiaketan, lau kategoriatan sailkatuta: 58 kultura arlokoak dira, kopuru gehien bildu dituena; 27 aisialdi kategoriara lotuta; 21 gizarte eta politika kategorian; eta, zientzia eta teknologia kategorian parte hartzen daudenak 23 dira.

Fase berri honetan sortzaile eta erabiltzaileek badute zeresanik eta beraien botoekin eta epaimahaiaren botoekin lau kategoria horietako bakoitzerako hiru blog finalistak aukeratuko dira. Beraz, edozeinek bozkatu dezake bere bloga edo atsegin duen beste bat..

Botoa emateko blogetan.eus helbidean sartu eta bi aukea eskaintzen dira, zuzenean boto ematea edo Twitterren bidez.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago