Helena Tabernaren 'Acantilado' pelikularekin hasiko da Euskal Zinemaren Astea

Erredakzioa 2017ko ots. 21a, 10:33

'Acantilado' pelikula eskainiko dute gaur. / Acantilado

Dendarabako aretoan izango da, 20:00etan; Ruben Salazarren Villa Mnemósine film laburra eskainiko dute aurretik.

 

Euskal Zinemaren 33. Astea izango da aurtengoa, Vital Fundazioaren eskutik. Larunbatera bitartean, euskal profesionalek 2016an zuzendu edo ekoitzitako zinema lanik onenetariko batzuk ikusi eta saritzeko aukera izango dute ikus-entzuleek. Egunero, 20:00etan hasita, film labur bat eta film luze bat eskainiko dituzte.

Besteak beste, Iratxe Mediavillaren Argi, Patxo telleriaren Igelak eta Felix Viscarreten Vientos de la Habana film luzeak ikusteko aukera izango da, eta Kepa Sojoren Hileta edota Mikel Ruedaren Caminan laburrak. Filmak ikusi eta gero, zinema aretora bertaratutakoek botoa emateko aukera izango dute, film luze edo labur onena aukeratzeko. Sarituen izenak larunbateko amaiera ekitaldian ezagutaraziko dituzte. Halaber, Gutako Ba' saria emango diote zinemaren munduko Arabako profesional entzutetsuren bati.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago