Atzotik ikusgai dago irudiz eta testuz hornitutako tamaina handiko kuboz osatutako aire zabaleko erakusketa. Erakusteta honen bitartez bertakoei zein bisitariei Arabako lurraldeak eskaintzen dituen erakargai turistikoak zein natura, kultura, ondare eta gastronomia baliabideak erakutsi nahi zaizkie. Gasteizko erdialdean dagoen Probintzia plazan egongo da instalazioa, eta irekita egongo da datorren otsailaren 26ra arte.
Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailak diseinatutako erakusketak, turismoa areagotzeko xede estrategikoarekin bat egiten du eta asteburuan ospatuko den Errege Kopa aitzaki hartuta, egunotan Gasteiztik igaroko diren 8.000 lagun horiei gure lurraldeari buruzko informazioa eskaini nahi die.
Galbide txokoak Araban izeneko erakusketa tamaina handiko bederatzi kuboz osatuta dago eta horietan txertatutako irudi eta testuz Arabako zazpi kuadrilletako ondare garrantzitsuenak azaltzen dira.