20. Korrika

20. Korrikaren unitate didaktikoak eskuragarri

Erredakzioa 2017ko ots. 15a, 13:23

20. Korrikaren unitate didaktikoaren aurkezpena
Korrikaren nondik norakoak zabaltzeko beste tresna bat izateaz gain, irakasle zein ikasle horien eguneroko lanean laguntzeko egindako unitate didaktikoa da.

KORRIKA ekimen kolektibo erraldoia da, eta horren isla da gaur aurkeztu berri den unitate didaktikoa da. Elkarlanaren eta auzolanaren ondorioa da honako unitate didaktikoa, AEK-k eta Ikastolen Elkarteak aspaldidanik garatzen duten elkarlanaren ondorioa.
 
Asier Amondok, Korrikako arduradunak Iruñeko Ezpeleta Jauregian egindako agerraldian eman du honen berri. Korrikaren nondik norakoak zabaltzeko baliabide aproposa izateaz gain, irakasle zein ikasleen eguneroko lanean lagungarri izango den euskarria ere badela nabarmenduz. Modu horretan ikastetxeei Korrikaren alde egiten duten ahalegina ere eskertu nahi izan zaie.
 
Ikastetxeetako ikasleei zuzenduta dagoenez, unitate didaktikoaren edukien moldaketa eta egokitzapena Ikastolen Elkarteko didaktika taldearen esku egon da eta unitate didaktikoaren zehaztapenak azaldu ditu Xan Airek, Ikastolen Elkarteko kideak eta unitate didaktikoaren egileak eta koordinatzaileak eman ditu. Gaurtik aurrera, unitate didaktikoa Korrikaren webgunetik eta Ikastolen Elkarteko webgunetik jaitsi ahal izango da.
 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago