Bide azpiegituren diputatuaren agerraldia eskatu du EH Bilduk Aguraingo lan heriotzaren harira

Erredakzioa 2017ko otsailaren 14a

A1 errepidean jazo da lan heriotza

Josu Lopez Ubierna Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren diputatuaren agerraldia eskatu du EH Bilduk Agurainen jazotako lan heriotza dela eta.

Manu Rezola EH Bilduko batzarkidearen esanetan, "foru diputatuak gertatutakoaren inguruan azalpenak eman ditzan nahi dugu, sarritan salatu baitugu azpikontraten bitartez langileen lan baldintzak okerragotu egiten ari direla eta prekarietatea zabaltzen ari dela".

Bestalde, asteazkenean, otsailak 15ean kontzentrazio bat egingo dute ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek,  Agurainen izandako lan heriotza dela eta. Elkarretaratzea 12:30ean izango da, Gasteizko Probintzia plazan, "Prekarietatea hiltzailea, lan istripu gehiagorik ez" leloarekin.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago