Arabako zatirik handienean gauean izan diren haize bolada handiak direla-eta Arabako foru suhiltzaileek 50 esku-hartze garrantzitsu baino gehiago egin behar izan dituzte. Diputatu nagusiak Arabako Lurralde Historikoko Larrialdietarako Foru Plana (ALHLP) aktibatu zuen atzo, 13:00etan, eta larrialdi aurreko mailan geundela adierazi zuen, 18:00etan. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak egin dituen meteorologia aurreikuspenak oinarri hartuta, Arabako diputatu nagusiak erabaki du Arabako Lurralde Planaren (ALHLP) maila jarraipen fasera aldatzea, gaur, otsailak 13, 12etatik aurrera.
Lautadan izan dira kalterik handienak, haize bolada zakarren ondorioz; horregatik, suhiltzaileen zuzendaritzak Aguraingo parkea 24 ordu irekita izatea erabaki du, eta bart Gasteiz, Aiara eta Guardia ere lanean izan dira; baita Espejo eta Kanpezu ere goizeko zazpietatik aurrera.