Otsailaren 10ean, ostirala, Barañaingo 36 entitatek Bai Euskarari Ziurtagiria jaso zuten, zerbitzu edo-eta produktuetan euskara sustatzeko lanaren aitorpen gisa. 20:15ean Udaletxeko erabilera askotariko aretoan elkartu ziren Udaletxeko eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko ordezkariak euren negozioetan euskara sustatzen eta baliatzen ari diren horiek goraipatu eta zoriontzeko. 15 urte pasa dira Barañaingo Udalak Bai Euskarari elkartearekin lanean hasi zenetik eta, ordutik, geroz eta gehiago dira Nafarroako herriaren bazter euskaldunak. Entitate hauen urte hauetako lan eredugarri eta borondatezko konpromisoari esker urratsak egiten ari gara.
Ekitaldiak aitorpen hitzak, musika, oroigarriak… eta bestelako sorpresak izan zituen, baina, zalantza izpirik gabe, eguneko protagonistak ziurtagiridunak izan ziren, “Bai Euskarari” jarrera hartu duten Barañaingo establezimendu eta enpresak. Aurretik esan bezala, aurten 36 ziurtagiri banatu dira eta, euskara gaitasunaren arabera, maila bat edo beste eskuratu dute. Hiru entitatek ziurtagiriaren maila gorena jaso zuten poz-pozik, “Zerbitua eta Lana Euskaraz” maila, alegia; horrek bermatzen du entitate horiek euskara dutela lan-hizkuntza eta, era berean, euskarazko zerbitzuak eskaintzen dituztela; bestetik, zortzi entitatek “Zerbitzua Euskaraz” maila eskuratu zuten eta, azkenik, 25 “Euskararen Bidean” maila. Lortutako emaitzarekin harro daudela erakutsi zuten guztiek eta aurrera begira euskararen bidean lanean jarraitzeko gogo eta ilusioa aurkeztu zuten. Era berean, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartetik, prozesu horretan erraztasunak eta baliabideak eskainiko dizkietela nabarmendu zuten, etengabeko jarraipena egitearekin batera.
Ekitaldia Eider Canales eta Xabi Altzuguren aurkeztu zuten eta Oihane Indakoetxeak, Barañaingo Udaleko alkateak eta Rober Gutiérrezek, Bai Euskarari Elkarteko Zuzendariak hartu zuten hitza aurrean zituzten ziurtagiridunei aurrez aurre zoriondu eta aurrera begira euskaraz lan eta bizitzeko pausoak ematera animatzeko.
Ziurtagiridun hauek, bakoitza bere tamainan, euskararen sustapenerako neurriak hartzen dituzte; frogatu eta sinisten dute euskarak txertatzeak dakarren onurak eta balio erantsia. Honakoak dira Barañaingo Bai Euskarari ziurtagiridunak:
Haizea Kultur Elkartea |
Harizti Barañaingo Dantza Taldea |
Sahats Fundazioa |
Akelamendi Taberna |
Alaitz Guraso Elkartea - Alaitz Ikastetxe Publikoa |
Barañaingo Jai Batzordea |
Barañaingo Trikitilari Eskola |
EH Bildu Barañain |
HAGIN Erakunde Feminista |
Mugarri Guraso Elkartea |
Plaza Berri Elkartea |
Andromeda Herbolario |
Asociación Txaranga Txomin |
Bar Lur Gorri Jatetxea |
Barañaingo Euskal Kantak |
Barañaingo GEROA BAI |
Barañaingo Gizarte Eskola - Escuela Social Barañain |
Barañainen Parte Hartzen - Participando en Barañain |
Bicicletas Muruzabal |
SUGANDILLA, SLL |
Cafe Bar Hegoalde |
Carniceria Gogorza Hermanos |
Clinica Dental Sada Hortz Klinika |
Farmacia Beatriz Cubillas Barricart |
Farmacia Cubillas Botika |
Fundación Auditorio Barañain Auditorioa Fundazioa |
Iratxo Taberna |
Izquierda-Ezkerra Barañain |
Kaioa Café Bar |
Karrape Taberna |
Kukuma |
Merlet, S.S.L. |
Samuel López Costa - Centro veterinario ABODI |
Studio Liburu-denda - Librería Studio |
tantatic Diseinu eta Garapena |
Tecniauto |
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.