Gasteizen ere, Bai Euskarari

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2017ko ots. 10a, 12:57

Ostiralean, otsailaren 10ean, Bai Euskarari ziurtagiria duten Gasteizko bi establezimendu aitortuak izan ziren euskaraz lan egiteko eta bezeroei zerbitzua euskaraz eskaintzeko emandako pausoengatik, Ttilika arropa denda eta Virgen Blanca jatetxea, hain zuzen ere.

Gasteizko Udalak merkataritza eta euskararen astean martxan jarritako “Gasteizenbai” kanpaina dela eta, hiriko hiru negozio errekonozitu nahi izan zituen euskara egunerokotasunean txertatzeko egindako bideagatik. Aitortza ustekabekoa izan zen, “Gasteizen bai euskarari” dioten ziurtagiridunentzat sorpresa hutsa. Izan ere, 18:30ean abesbatzak lagunduta, Gasteizko kaleak girotu eta aukeratutako negozioak bisitatu zituzten omenduei sorpresa atsegina emateko.

Poz handia hartu zuten bai Ttilikak zein Virgen Blanca jatetxeak abeslariak, kanpainaren ordezkariak, hedabideak eta sorpresara gehitu zen publiko guztia ikusi zutenean.

Bi ziurtagiridunak “Gasteizen Bai Euskarari” esaten diote eta eredugarriak dira inguruko merkatari eta ostalarientzat. Euskara txertatzen eta sustatzen dute euren negozioetan, emaitzak ere nabarmenak izanik… azken batean, Gasteizen ere euskaraz lan egin eta bizi nahi dutelako.

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago