Plataforma kritiko agertu da Eusko Jaurlaritzarekin, Espainiako Gobernuari egin dizkion eskakizunen artean ez duelako bildu Garoña ixtea.
Alberto Frias plataformako bozeramaileak adierazi du "izugarria" dela Jaurlaritzak autogobernua, altzairugintzarako argindarraren prezioa eta AHT abiadura handiko trena sartzea Madrili egindako eskakizunen zerrendan, eta ez, ordea, Garoñako zentral nuklearra ixtea. Friasek Espainiako Kongresuko alderdiei eskatu die Garoña berriz irekitzearen aurka neurriak hartzeko, PP gutxiengoan dagoelako. Araba Garoñarik Gabe plataformako bozeramailearen ustez, alderdi horiek estatuko aurrekontu orokorrak baztertu ditzakete edo PPren Kongresuko jarduna blokeatu, presio gisa. "Gehiengo sozial eta politikoa indarrean jarri behar da". Friasek uste du Espainiako Fiskaltzak ere neurriren bat hartu beharko lukeela.