Martxoaren 25ean izango dira Udaltzaingorako probak, Europa jauregian

Erredakzioa 2017ko ots. 10a, 11:59

Europa jauregian izango dira probak. / Alea

Guztira, 1.333 pertsonak eman dute izena 32 lanposturako.

Gorka Urtaran alkateak iragarri duenez, Udaltzaingorako LEPeko lehen probak martxoaren 25ean izango dira, Europa jauregian.

Olarizu eta Estibaliz aretoak erabiliko dira Udaltzaingoko 32 agente-lanpostu betetzeko deialdian izena eman duten pertsonak hartzeko. Bi azterketa idatzi eta proba psikoteknikoa egingo dira egun horretan. Aurreikusitako epeen arabera, proba fisikoak apirila edo maiatzean egingo dira. Elkarrizketak, azkenik, 2017ko maiatzean edo ekainean egingo dira.

Orotara 1.333 pertsonak eman dute izena. Aurreko lan-eskaintza publikoaren aldean (2011) % 10 eskabide gehiago aurkeztu da, eta emakumeen ehunekoa ia bikoiztu egin da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago