2017 literatur sarietarako lanak aurkezteko epea ireki du Aldundiak

Erredakzioa 2017ko otsailaren 8a

Literatur sarietarako lanak aurkezteko epea zabaldu dute. AFA

Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketarako, Ernestina de Champourcin poesia sariketarako eta Becerro de Bengoa saiakera sariketarako lanak aurkezteko asmoa dutenek irailaren 4ra arte izango dute epea.

Hiru lehiaketa horietan, sari bana izango da euskaraz eta gaztelaniaz aurkeztutako lanetarako, modalitate bakoitzean, eta hizkuntza batera edo bestera bakarrik ere aurkeztu ahal dira lanak. Jatorrizko lanak izan beharko dira, argitaratu gabeak, eta lehenago saririk jaso gabeak inongo lehiaketa edo sariketatan. Ipuinak, beraz, 10 eta 25 folio artekoak izan beharko dira, moldiztegiko tipografiaz idatziak (arial letra tipoa, 12; edo antzekoa) Saria 6.000 eurokoa izango da, hizkuntza batean nahiz bestean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago