Araban 2012ko irailean antzeman ziren lehenbiziko aldiz Asiako liztorrak, eta izugarri handia izan da liztor mota horrek izan duen bilakaera. Hartara, ekintza plana abiatu zuen Arabako Aldundiak espezie inbaditzaileari aurre egiteko.
Urte honetarako aurreikusita dauden berritasunen artean, aurreko denboraldian antzeman ziren habietan tranpa berri batzuk jartzea dago. Lan horiek udaberriaren hasieran egingo dira. "Helburua da liztor erreginak harrapatzea hibernaziotik esnatzen direnean eta habi berriak eraikitzen hasi baino lehen". Esperientzia pilotu hori Arabako erlezain elkarteekin elkarlanean egingo da.