Izarte Komunikazio Agentzia, Uztaritzetik, eta Meatze Centro de Enseñanzas Profesionales, Barakaldotik, Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu dute. Zorionak eta ongi etorri komunitatera!
Meatzek "Bidean maila" lortu du, euskararen normalizaziorako neurriak hartzen eta garatzen dituenaren egiaztagarria. Erakundeak pertsona eta enpresen formazio beharrei erantzuteko lan egiten du eta, horretarako, eskarmentu handiko profesional eta irakasleak eskaintzen ditu. Euskara txertatzeko lanean dabil Meatzeko taldea, zerbitzuari balio erantsia gehitzeko helburuarekin.
Izarte Komunikazio Agentziak "Zerbitzua euskaraz" maila eskuratu du, zerbitzua euskaraz eskaintzen dutela bermatzen duenak. Agentziak mota guztietako enpresa, produktu, profesional edo elkarteei irudi moderno eta profesional bat eskaintzea du helburu. Publizitate eta komunikazioan urte askotako esperientzia duten profesionalek osatzen dute taldea eta garrantzia handia ematen diote haien zerbitzua euskaraz eskaintzeko.
Zorionak bi ziurtagiridun berriei eta jarraitu euskararen bidean, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen laguntzarekin euskara txertatzeko aurrerapausoak ematen.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.