Martxoaren 30etik apirilaren 9ra 20. korrika ospatuko da, Otxandiotik Iruñera.
20. urtemuga ospatzeko bazkari berezi bat izango da, ezohiko otordua, sorpresaz betea. Jaia Ficoba erakustazokan egingo da (Irun, Gipuzkoa) eguerdiko 13:00etan hasita, eta 19:30 aldera amaituko dugu, KORRIKAren errepaso historikoa eginda. Sarrera 20 €-koa izango da, izena eman nahi dutenek korrika.eus webgunearen bidez egin beharko dute.
Aurreko edizioetako irudiekin osatutako bideoa ere prestatu dute antolatzaileek Ficobako deialdia indartzeko. Animatu eta parte hartu!
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.