Nortasuna sarean, euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2017ko urt. 27a, 00:00

Atzo, urtarrilak 26, Nortasuna Sarean jardunaldian izan ginen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Bertan, sareko saltoki adibide ezberdinak izan genituen eta aholku zein trikimailu bereziak entzun genituen. Ondorengoak izan ziren bigarren edizioko parte hartzaileak: Iraitz Madariaga (Sare Sozialak), Jon Torrillas (Biantik Kooperatiba), Arrate Imaz (Loratu) eta Leire Egiarte (Eguzkilore Bitxidenda). 
 
Ekarpen eta bizipen interesgarriak partekatu genituen atzo eta ziur bat baino gehiago bere saltokia sarera eramatera animatu zela. Horrela bada, kontutan izan atzo azalduriko jarraibideak eta zabaldu zure nortasuna sarean.
 
Laster izango ditugu argazki eta bideo guztiak www.nortasunasarean.eus atarian. 
 
 
 
 
Ekitaldira bertaratu zinatenok dakizuen bezala, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea euskarak alor honetan duen garrantzia nabarmendu nahi izan zuen honako mezuaren bidez:
 
 
Profesional, enpresa, komertzio… anitz elkartu gara gaur hemen gure nortasunak sarean jokatzen duen paperari buruz hitz egiteko. Egunero joera berrietara egokitu behar gara, kanal ezberdinen bidez saltzen hasi gara, harremanak aldatu dira… Aldaketak zertarako? etengabeko hobekuntza sustatzeko, bihar eta etzi gure bezero edo publikoari balio erantsia eskaintzeko.
 
Esango nuke areto honetan zaudeten guztiok bereizgarriak dituzutela zuen proiektuetan, ezta? nik bat aipatuko nuke, guztiok partekatzen duguna: euskara gure negozioetan. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea euskara alor sozioekonomikoan sustatzeko lanean ari da, profesionalen komunitatearen nortasunean hizkuntza giltzarri izan dadin. Gaurko aukera aprobetxatu nahiko genuke gure marken izaera ezberdintzeko gaitasuna duen euskara sustatzearen garrantzia goraipatzeko. Eta, nola ez, Internet-en ere erabiltzearen balioaz.
 
Beraz, hemen zaudeten guztioi animatu nahi zaituztegu sarera salto egitea, negozio abentura berri bat hastea, haztea eta, batez ere, iraultza hori euskaraz egitea.
 
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartean euskara, enpresa eta sarea uztartzeko lan egiten dugu enpresarean (enpresa eta profesionalen sarea), lansarean lan-ataria edo-eta erakundeei ikusgarritasun eta balio erantsia ematen dion bai euskarari ziurtagiriaren bidez.
 
Beraz, ez ahaztu gaur, bihar, hemen zein sarean, eraiki dezagun nortasuna euskaraz.

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago