CSN Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko osoko bilkurak aztertuko du Nuclenor zentralaren jabearen eskariari buruzko txostena. 2031. urtera arteko ustiapen baimena eskatua du Endesak eta Iberdrolak osatzen duten enpresak. Egunotan jakinarazitakoaren arabera, baimena ematearen aldekoa da txostena, baina hainbat baldintza jarri ditu.
Egoera honen aurrean, zentral nuklearraren behin-betiko itxieraren aldeko elkarretaratzea deitu du Garoñaren kontrako foroak. Mobilizazioa ostegunea, hilak 26, izango da, 13:00etan Gasteizko Eusko Legebiltzarraren aurrean.