Lanuzteak deitu dituzte Rubi enpresan

Erredakzioa 2017ko urt. 17a, 16:47
Rubi enpresa Gamarran dago kokatuta. Irudia: Google maps

Langile batzordeak hilaren 18, 25 eta 26rako greba deitu du, "lan hitzarmenaren alde egiteko":

"Lan hitzarmena defendatzeko", lanuzteak deitu ditu IPM taldeko Estampaciones Rubi enpresako langile batzordeak, hilaren 18, 25 eta 26rako. Gasteizen duen lantokiko langile batzordeak deitu ditu, LAB, ELA, ESK eta UGT sindikatuek osatzen dutena.

Mobilizazio hauen bitartez, lan hitzarmena defendatu nahi dute. Era berean, enpresaren zuzendaritzak proposatu dituen "murrizketei eta lan baldintzen prekarizazioari" aurre egin nahi diete langileek. "Enpresak antzinatasuna izoztu nahi digu, errelebo-kontratua kendu, soldata 2015eko baldintzetan izoztu eta kontsolidatu ezin den soldata igoera irabazien lorpenera baldintzatu nahi dute", salatu du langile batzordeak LAB sindikatuak bidali duen oharrean. Gainera, lanuzteak "urtebeteko fruiturik gabeko negoziazio prozesuaren ondoren" deitu direla gaineratu dute. Egoera konpondu ezean, mobilizazio berriak deituko dituztela azaldu du langile batzordeak.

Rubi enpresak pieza metalikoak ekoizten ditu autogintza enpresentzat, besteak beste, Mercedes, SEAT, Citroen, Opel eta IVECOrentzat. Guztira, 180 behargin inguru ditu enpresak Gasteizko egoitzan.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide