Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendaritzak ohartarazi dute hainbat errepide moztuta daudela Araban, azken orduan ibaiek gainezka egin dutelako. Hauek dira moztuta dauden errepideak:
A-2622 PK. 20+600 (Pobes).
A-3310 PK. 28+900 (Mimbredo).
A-3312 PK. 31+000 (Rivabellosa)
A-4302 PK. 6+500 (Jundiz)
A-4356 PK. 32+400 (Andagoia)
Euskalmeten arabera, ibaien emariak behera egingo du datozen orduotan.