Armentiako txakurtegian mantak behar dituzte, hotzari aurre egiteko

Erredakzioa 2017ko urt. 16a, 16:51

Egunotan, tenperatura baxuei aurre egin behar izan diete Armentian dauden txakurrek.

Animalien babeserako Apasos elkarteak egin du deialdia.

Azken egunetako eguraldi hotza dela eta, eta datozen egunetan iragarpenak tenperatura baxuak aurreikusi dituela kontuan hartuta, Animalien babeserako Apasos elkarteak mantak eskatu dizkie herritarrei, Armentiako txakurtegian dauden txakurrek hotzari aurre egin diezaioten. Hala eskatu dute sare sozialen bitartez zabaldu duten deialdian. Interesdunek 667 817 650 telefono zenbakira deitu edo apasosvitoria@gmail.com helbidera idatzi behar dute.

Egun, 100 txakur inguru daude jabe baten zain, Gasteizko Udalak Armentian dituen instalazioetan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago