Asteburuan elur-maila 500 metrora jaitsi daitekeela iragarri dute. Hori dela eta, Aldundiak Larrialdietako Foru Plana (ALHLP) aktibatzea erabaki du.
Era horretan, asteburuan bertan behera gelditu da eskola kiroleko garraioa, baita eskolako kirol jarduerak ere, estalitako instalazioetan egin eta parte-hartzaileetako inor beste herri batera joaterik eskatzen ez dutenak izak ezik.